euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nafar Etxearen 70 urtebetetze jaialdia Coliseon Español antzokian eta afaria elkartearen egoitzan

2024/02/03

Non: Bolivar, Argentina

Otsailaren 3an, larunbata, Bolivarko Nafarroako Etxearen 70 urtebetetze jaialdia Coliseon Español antzokian eta afaria elkartearen egoitzan.

Urtebetetze eguna, berez, urtarrilaren 31an da, eta aurten meza berezi bat antolatu da San Karlos Borromeo parrokian, hirurogeita hamar urte hauek eskertu eta komunitatean hildakoak gogoratzeko.

Baina 70. urteurreneko ospakizun nagusiak datorren larunbatean, urtarrilaren 3an, egingo dira, gauez afari handi batekin, lehenago, arratsaldean, funtzio bat eginez hiriko Coliseo Español Antzokian partaide direla Nafar Etxe bertako Raíces Navarras abesbatza eta erakundeko dantzariak, eta gonbidatuta bertaratuko direla Rosario eta Buenos Aireseko nafar etxeetako dantzariak ere.

Horrekin batera, Teatro Coliseoko hall eta erakusketa aretoa, argazki eta irudien erakusgarri izango dira, elkartearen sorreratik, 1954ko urtarrilaren 31an, gaurdainoko errepasoa eginez. Antzokiko ateak 19:30ean irekiko dira erakusketarako, eta ikuskizuna, berriz, 20:00etan hasiko da, ordubete inguru iraungo duela.

Txartelak salgai

Afariko partaide izango da Fernando García Casas Espainiako Kontsul Nagusia dena Buenos Airesen,, baita Walter D'Aloia Kontsulordea eta udal agintariak ere. Menua ospakizun berezi honen altuerakoa izango da, eta azkenean topa ere egingo da. Dantza ikuskizuna eta DJa ere izango ditu. Txartelak salgai daude 15.000 $ bazkideentzat eta 16.500 $ bazkide ez direnentzat. Eros daitezke astearte eta ostiralez 10:00etatik 12:00etara egoitzan, 02314 - 15500809 telefonora deituta eta baita erakundearen sare sozialen bidez ere.

Instagram
Facebook

Zorionak!



« Maiatza 2024 »
 
 
21
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia