ORDU ALDAKETA: 19etan HASIKO DA. Ekainaren 21ean, igandea, 16:30etik aurrera, Musikaren Besta ospatuko dute Euskaldunen Plazan: 17:00etan, mutxiko tailerrak txirula lagun; 17:30ean, EEko Bestalariak koru mistoko kantarien emanaldia, Paul Husky zuzendari, omenaldia eginez gainera berari, 2021etik korua zuzendu ondoren Euskal Herrirantzago baitoa; 18:45ean, EEko Kantuz kantari taldeko artisten musika herrikoi emanaldia, Hélène Heguy zuzendari, zintzur bustitzea edertuz. Bigarren mutxiko saio bat ere egingo da, afaria eta Baionako Bacano Banda latinoaren emanaldia, beti ere dantzarako deia eginez.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


