Larunbat honetan, abenduaren 3an, ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna Buenos Aireko Euskaltzaleak Euskaltegiak, bere egoitzaren aurrean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Programa oparoa garatuko da gau arte: dantzak, musika (Etxeko abesbatza eta Zutarriak taldearen kontzertua), euskara ikasleen lanen erakusketa eta bukatzeko, ‘patxanga’.
Sarrerak 100 peso balio ditu (edari, pintxo, bokata eta gozokia barne) eta aldez aurretik erosi behar da. Kontaktua, euskaltzaleak@yahoo.com.ar. Euskaltzaleak Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian dago.
Jateko 'combo'ak 100 peso (barne dira pintxo bat, bokata, edaria, tarta eta sagardoa) ta aldez aurretik eros daiteke.
Euririk bada, ekitaldia igandera aldatuko da, ordutegi berarekin; eta igandean ere euririk bada, festa El Casal-era aldatuko da, igandean bertan, arratsaldeko 6etan.