euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Musaz interesatuta? Muslariak eta interesatuak oro gonbidatuta gaur Euskal Etxera

2025/10/25

Non: Madril, Espainia

Urriaren 25ean, larunbata, arratsaldeko zazpietan, topaketa informal bat egingo da Madrilgo Euskal Etxean, muslariak eta oro har musean interesatuak diren guztiak elkar ezagutzen joateko. Tartean izango dira EEan urte askoan jokatu duten pertsonak, beste jarduera batzuetan parte hartzera etorri diren beste batzuk, eta oraingo honetan probatu nahi dutenak, inoiz etorri ez diren beste batzuk, tartean gaztean,  adinekoak beste batzuk... azken finean lau erregeen musean aritu nahi duen jendea. Animatzen zeu ere?

Bestalde eta egun horretan bakarrik, ordubeteko ikastaro bat emango da aldez aurretik musean ikasi edota lau erregetara nola jokatzen den freskatu nahi dutenentzat. Partidak hasi baino ordubete lehenago izango da, 18:00etan

Koordinatzaile, Xabier Balenciaga eta Angeles Angulo.

informazio gehiago



« Urria 2025 »
 
 
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia