Uztailaren 3, 4 eta 5ean Chinon, Euskal Bestak, NABOren Biltzar Nagusia ere eta asteburu osoan zehar Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxearen 80 urteurreneko ospakizunak.
Gaur uztailaren 4a, larunbata, goizeko 8etan hasita, Mus Txapelketa Centro Basco ostatuan. Hona gaurko programa:
- 08:00etan Mus Txapelketa Centro Bascon
- 13:00etan Txerriki Lehiaketa Chinoko Azokagune Fairgrounds-en
- 15:00etan NABO eskupilota (ikus beherago pilotariak)
- 18:00etan SCBCen 80. urteurreneko afaria eta Udaleku 2026ko azken emanaldia, Chinoko Fairgrounds Brindenson Hallen



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


