Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxearen 20. urteurren ospakizunekin jarraituz, eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Victor Ruiz Añibarroren ‘Mujeres en Berrigorria’ antzezlana aurkeztuko du gaur Leneas Taldeak.
Hitzordua iluntzeko 8:30etan da, Viedmako Maria Auxiliadora eskolako aretoan. Sarrerak 100 peso balio ditu.