Uztailaren 16an, ostirala, Mississipiko Unibertsitateko ikasle talde batek Madrilgo Euskal Etxea bisitatuko du. Iñigo López de Uralde koordinatzaile eta Antonio Pastorren laguntzarekin aurkezpen eta sarbidea eskainiko zaie Euskal Herria eta bere erralitatea hizpide eta Madrilgo Euskal Etxearen eta euskal etxeen izaera, zeregina, helburuak eta jarduerak ere azalduz.
16/17 bat urteko hamabost bat gaztek osatuko dute taldea eta aurtengoa lankidetza hau gauzatzen den seigarren aldia da. Programak "Euskalduna izatearen garrantzia" du izena eta hitzaldi bat baneratzen du Euskal Herria zer den azalduz, eta euskara, folklorea, kultura, geografia eta historia aipatuz, euskal errealitatera hurreratzeko printzekin.
Hitzaldiaren ostean afari-merienda partekatuko dute.

Mississipiko Unibertsitateko ikasle taldearen bisita Madrilgo Euskal Etxera 2025eko edizioan

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


