euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Mintzalaguna eta tailerra Jone Gonzalez ilustratzailearekin Euskararen Eguna ospatuz

2025/12/04

Non: Berlin, Alemania

Berlingo Euskal Etxeak eta Etxepare Euskal Institutuak Euskararen Eguna dela eta antolatutako ekitaldira gonbidatzen zaituzte, abenduaren 4an, 18:30ean, Crellestraße 26n.

Aurten Euskal Etxeak mintzalagun berezi bat antolatu du: sormen tailer bat ilustratzaile Jone Gonzalezekin.

"Elkarrekin artelan bat sortuko dugu — kolajea, eskultura, margolana edo beste edozer izan daiteke. Zein teknika erabili, zure esku!"

"Oinarrizko materialak guk jarriko ditugu, baina, nahi baduzu, ekarri etxetik material birziklatuak: aldizkariak, kartoia, Tetra Pak ontziak, artilea, oihal puskak…"

Zatoz, sortu eta ospatu gurekin euskararen nazioarteko eguna!



« Abendua 2025 »
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia