Urtero ohi denez, uztailaren 31n, 19.00etan San Ignazio eguneko meza Madrilgo San Ignazio elizan, hiriko Príncipe kalearen 31n.
Udako oporrak hartu aurreko azken ekitaldia izango da, abuztuan — hau ere ohi denez— Madrilgo Euskal Etxeak ateak itxiko baititu oporrengatik irailaren 3ra arte.
Gogoratu irailaren 8an Madrilgo Euskal Etxeak bat egingo duela urtero legez, munduko gainerako euskal etxe eta komunitateekin Euskal Diasporaren Eguna ospatzen.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


