Meza San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center), AEBko euskal komunitatean aurten zendutako lagunen alde. Zuzenean segitu ahal izango da euren Facebookez.
Aita Antton Egigurenek emango du meza Kaliforniako 10:00etan, Euskal Herriko 19:00etan.
Euskal Etxeko Elgarrekin abesbatza eta Zazpiak Bat eta dantzari txikiak dantzariak arituko dira.
Hemen irakurgai eta kantuen liburu elebiduna euskaraz eta ingelesez.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


