Otsailaren 2an, igandea, Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeak bere urteroko tripota jatea egingo du bere bazkide eta familientzat, herriko JT euskal ostatuan. Tripota da (EHko beste leku batzuetan odolki edo mortzila deitua) bazkari honetako kutixia, euskal estilo tradizionalean prestatua. Bazkideek egunean behar dute egon urteko kuotetan parte hartu ahal izateko.