Madrilgo Euskal Etxearen gonbidapena:
"Euskal Etxeak harro aurkezten du otsailaren 26an, osteguna, gaueko 8:00etan bere egoitzan hizlari izango duen Pedro Nicolás, mendizale eta geografoa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta Peñalara Mendizale Elkarte Errealeko presidentea. Guadarramako Mendilerro Parke Nazionaleko Baliabide Naturalen Kudeaketa Plana idazten parte hartu zuen. Guztira, 10 espediziotan eta 4 trekkingetan parte hartu izandakoa da Himalaian, bi zortzimilako mendi igoz: Nanga Parbat (8.125 m) eta Gasherbrum II (8.035 m) —Karakorum mendilerroko bigarren eta bosgarren gailurrik altuenak— eta hiru zazpimilako mendi: Diran Peak (7.266 m), Muztag Ata (7.546 m) eta Gurja Himal (7.190 m). Lehen igoera espainiarra egin zuen, 1990ean, Vinson mendira, Antartikako punturik altuena. Hainbat libururen egile eta artikulu sinatzaile eta mendizaletasunari, espedizioei, geografiari eta mendien kontserbazioari buruzko hitzaldi ugariren emaile".
Hitzaldiaren ondoren, galdera-erantzunak, eta azkenik, mokadu bat partekatuko da EEko Egongelan. Zatoz eta egin bat!
Hurrengo bi hitzaldiak:
2) 2026ko martxoaren 25a: Ángel Pablo Corral
3) 2026ko apirilaren 22a: Sito Carcavilla


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


