Maya - Euskara hizkuntza eta kulturen arteko senide arteko Korrika batera deitu dute
2026/04/30
Non: Lázaro Cárdenas, Mexiko
Maya hizkuntza indartzeko eta normalizatzeko lanean jarraitzen dugu. Apirilaren 30ean, osteguna, bi jarduera egingo dira Lázaro Cárdenas udalerrian, INMAYAk antolatuta, Miguel Kinilek zuzentzen duen Indigenen eta Afromexikar Gaietarako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Hamarkadatik gora ari dira Korrika ere medio elkarrekin kontaktuan eta lanean maya hizkuntza eta euskara Quintana Roo estatu mexikarrean, elkar ezagutzea eta elkarri laguntzea helburu eta testuinguru..
Aurtengo Korrikarekin ere hala izan zen. Eta orain bigarren zatia, Maya - Euskara Korrika iragarri baitute apirilaren 30ean, goizeko 9:00etan, Lázaro Cardenas udalerriko Kantunilkín-en.

