euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Matxitxako, Notes on the Basque Auxiliary Navy" dokumentala, Oihane Pardoren eskutik

2026/04/01

Non: Boise, Idaho, AEB

Apirilaren 1ean, asteazkena, "Matxitxako, Notes on the Basque Auxiliary Navy" dokumentala aurkeztuko du Oihane Pardo Pérezek (filmeko ekoizlekidea) 14etan (16etara) BSUko SUBeko Trueblood Room-en (Boise State University).

Oihaneren aita, Juan Pardo Gil, historiazalea zen eta Matxitxako eta 1936ko gerra garaian Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea aztergai kuttuna zeukan, eta horretan lagundu izan zion Oihanek. Lana medio Oihanek egonaldi luze bat Shanghai bizileku egin zuenean, erakusketa bat muntatzen hasi zen bere aitak bidali zizkion materialarekin, baina tarte horretan aita hil egin zen. Oihanek, denborarekin, helburu hari eutsi eta aitaren lanak oinarri suzi hari eutsi eta erakusketa muntatu, dokumentala ekoitzi eta hitzaldi batez inauguratu zuen 2015ean Shanghaiko Euskal Etxean (ikus EuskalKulturak orduan egin zion ellkarrizketa). Bere aitaren "Euzkadiko Gudontzidia. La Marina Auxiliar de Euzkadi (1936-39)" liburua gai honi eskainitako bere webgunetik jaitsi daiteke.


Dokumentalaren trailerra

Orain, iritsi berria da Oihane Boisera, Boise State University-ko (BSU) 2026ko Eloise Garmendia Bieter Katedrako titular gisa, gaur egungo bere proiektu nagusia den Amarenak-i lotutako proposamen bat tarteko. Baina gai eta lan desberdinak aldi berean egin ditzakeenez, aditua den arlo desberdinen lekukotasuna emango du Boisen.

Hona Oihaneren biografia laburtua, Boisera BSUko Katedrara ekarri duen proiektuari dagokionez:

Oihane Pardo Pérez (Donostia, 1986) arkitektoa, ekimeneko pertsona eta Amarenak markaren sortzailea da. Arkitekturan lizentziatua, nazioarteko karrera bat egin ondoren —Bartzelonan, Tenerifen, Bruselan eta Shanghain lan eginez— 2016an Donostiara itzuli zen eta Amarenak sortu zuen, euskal jantzi tradizionalen berrinterpretazio garaikidean oinarritutako diseinu proiektu bat. Azken hamarkadan, euskal ondare materiala eta kontakizun historiko esanguratsuak berrikusi eta birpentsatu ditu modaren bidez, tokiko ekoizpena, jasangarritasuna eta kultur transmisioa uztartuz. Bere lanak erakusten du nola diseinua eta artea tresna indartsuak izan daitezkeen kultura gutxitu baten ikusgarritasuna handitzeko eta nazioartean kokatzeko. Gaur egun, diseinua kultur aktibazio modu gisa eta lurralde identitatea indartzeko bide gisa hartzen du, Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko zubiak eraikiz.

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedra eta Etxepare Euskal Institutuarekin lankide.



« Martxoa 2026 »
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia