Azaroaren 6an, ostirala, 20:00etan, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga-ren Maspalomas filma emango dute Buenos Airesko Euskaltzaleak-en Topaketan, Harrotasunaren Hilabetea testuinguru.
Ohi bezala, emanaldiaren ondotik mokadua eta zintzur bustitzea eta solasaldia euskal kultura giroan.
"Bikotekidearekin hautsi ondoren, 76 urteko Vicentek Maspalomasen darama gustuko bizitza: bere egunerokotasuna eguzkitan etzanda pasatzen du, parrandan eta plazeraren bila. Ezusteko istripu batek Donostiara itzuli eta urte batzuk lehenago abandonatu zuen alabarekin harremanetan jartzera behartzen du. Vicentek zahar-etxe batean amaituko du. Han armairura itzuliko da eta bere buruaren zati bat ezkutatzera behartuko du. Inguru berri honetan, Vicentek bere buruari galdetu beharko dio ea oraindik garaiz dagoen besteekin eta bere buruarekin adiskidetzeko".


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


