Laurak Bat Euskal Etxe argentinarrak sukaldaritza ikastaro bat abian jarri du euskal plater esanguratsuenak nola prestatzen diren ikasi nahi dutenentzat. Laurak Bat-en oraingo sukaldari den Iñaki Xalaberri chef-ak zuzendu eta irakatsiko du bi ostegun jarraietan banatu den ikastaro honetan. Azken ostegun honetan, azaroak 26, arratsaldeko zazpietatik gaueko bederatzietara, ‘Txokoa’-n prestatuko da afaria. Hauxe da menua:
Sarrera: Muskuiluak ‘Provenzal’ erara
Platera: Abario marmitakoa
Postrea: Natillak
Euskal Etxeko kide direnek 40 peso ordaindu behar dituzte ikastaro osoan parte hartzeko, eta kide ez direnek 50$. Gehienez 50 pertsonek har dezakete parte eta izen-ematea hurrengo e-mail helbidean egin behar da: secretaria@laurakbat.com.ar
Ala telefono honetan, 12:00tik 18:00tara deituaz: 4383 3903