euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Maoriengandik ikasitakoak", Beñat Garaio eta Itziar Idiazabalekin Izaskun Arrue Kulturgunean

2026/01/29

Non: Vitoria-Gasteiz, Araba

Urtarrilaren 29an, osteguna, 18:30ean, Izaskun Arrue Kulturgunean (Gasteiz), euskararen biziberritzearen inguruan, Beñat Garaiok, Aotearoan (Zeelanda Berria) egindako ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztuko ditu.

Ekimena Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Gaztea Sariaren baitan kokatzen da.

Izan ere, Beñat Garaio ikertzaileak "Kia ora, e hoa: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen" proiektuagatik eskuratu zuen 2023ko Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Gaztea Saria.

Bere aurkezpenaren ondoren, Itziar Idiazabal mintzatuko da, EHUko irakasle emeritua, ohorezko euskaltzaina eta hizkuntzalaritza aplikatuan eta hizkuntza-politiketan aditua.

Amaitzeko, bertaratutakoekin solasaldia eta eztabaida egiteko tartea izango da.

Saioa euskaraz izango da. Edukiera mugatua denez, izena eman behar da aurretik.

EGITARAUA

  • 18:30 Saioaren aurkezpena eta Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza–LABORAL Kutxa Sarien edizio berriaren aurkezpena
  • 18:40 Beñat Garaioren aurkezpena: Aotearoako egonaldia eta bertatik ekarritako ondorioak
  • 19:10 Solasaldia: Hizkuntzen biziberritzearen inguruko hausnarketak (Beñat Garaio - Itziar Idiazabal)
  • 19:40 Publikoarekin eztabaida

informazio gehiago



« Urtarrila 2026 »
 
 
 
6
12
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia