euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Manuel Irujo Katedra: Irati Elorrietaren hitzaldia 'Berlin nire bizitza atzerrian' izenburupean, online ere segi daiteke

2023/03/07

Non: Liverpool, Ingalaterra

Liverpooleko Unibertsitateko euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedraren testuinguruan, ‘Berlin, nire bizitza atzerrian’ hitzaldia eskainiko du Irati Elorrieta idazle algortarrak.

Hitzaldia martxoaren 7an, 16:00etan (GMT), 17:00ak Euskal Herrian. Liverpooleko Unibertsitateko Rendall eraikinean izango da. Online ere parte hartzeko aukera izango da.

Baieztatu bertaratzea hemen. Online ere segi dezakezu, Zoom bidez:

-Time: Mar 7, 2023 04:00 PM London
-https://liverpool-ac-uk.zoom.us/j/3154298843
-Meeting ID: 315 429 8843

Irati Elorrieta idazleak bat egin du Liverpooleko Unibertsitateko Hizkuntza, Kultura eta Zinema Sailak Etxepare Euskal Institutuarekin batera antolatutako Manuel Irujo 2023ko Euskal Ikasketen Konferentzian parte hartzeko

Irati Elorrieta Algortan jaio zen 1979an. Euskarazko idazlea da eta Berlinen bizi da. 2008n argitaratu zuen ´Burbuilak´ (Alberdania) ipuin-nobela laburra. Rotraut Susanne Berner eta Daniel Glattauer-en lanak euskaratu ditu alemanetik eta idatzizko hedabideetan zutabegile gisa kolaboratu du. ´Neguko argiak´ (Pamiela) eleberria izan zen 2019an Euskarazko Literaturako Euskadi Sariaren irabazlea; 2021ean argitaratu zuen gaztelaniaz ‘Galaxia Gutenberg’ eleberria,  ´Luces de invierno´ izenarekin.

Elorrietak eskainiko duen hitzaldian diasporan izandako bizipenak eta hausnarketak partekatuko ditu, ‘Berlin, Nire bizitza atzerrian’ izenburupean. Bertan, atzerrira mugitzearen erabakiaz, herriminaz, eraldaketa pertsonalaz, komunitateaz eta euskaraz arituko da, besteak beste.

XXI. mendeko euskalduntasunari eusten dioten kontakizunak berritzeko orduan, euskal diaspora ezinbesteko ekarpena bihur daiteke. Irati Elorrieta euskal idazleak urteak daramatza Berlinen bizitzen, baita bere idazlanekin euskal kulturari laguntzen. Euskarazko Literaturako 2019ko Euskadi Sariaren irabazleak gaiarekin lotutako bere pentsamenduak eta esperientziak partekatuko ditu gurekin.

Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareko ikasle zein irakasleei ez ezik, publiko orokorrari zuzenduta dago ekitaldia.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia