Euskal Etxeko ekitaldiekin urte bete oso lanpetuta egon ondoren, urte amaierarako ekitaldi berezi bat antolatuko du Bruselako Euskal Etxeak bere 15. urteurrena ospatzeko: euskal kultura eta Bruselako ikurra uztartuko dituzte ekitaldi oso berezi batean.
Abenduaren 13an izango da, larunbatez, eta hiriaren sinbolo debn Manneken Pis Olentzeroz jantziko dute. Gonbidatua zaude ekitaldira!
Topagunea, Bruselako udaletxearen aurrean (Grand Placen) izango da, 10:30ean. Behin barruan, Brusela Hiriko Udalaren harrera ofiziala, eta ohorezko aurreskua. Ondoren, kalejira, Manneken Pis-eraino. 11:30etik 12:00etara (gutxi gorabehera) Manneken Pis-era iritsiko eta hitzaldi labur batzuen ondoren, "manneke"-a Olentzeroz jantzita ikusteko aukera izango dugu!
Manneken Pis aurrean, "aurresku herrikoia" dantzatuko da, guztientzat irekia, eta txakolina ere egongo da helduentzat, eta gozokiak txikienentzat.
Ekitaldiari amaitzeko, eta Euskal Etxeko kide eta lkagunen bilgarri, Trikipoteoa, Brusela erdiguneko kale eta tabernetan.
Izena ematea ez da beharrezkoa, baina zeure partaidetza bai ongi etorria.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


