Gaur, maiatzak 25a, Argentinan Maiatzeko Iraultzaren aberri-jai nazionala ospatzen den egunean, tripakiak bizkaitar erara prestatuko ditu Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak. 12:00etatik 13:00etara pasa behar da anoen bila euskal egoitzatik (Sarmiento, 1079). Eskaerak 2494243723 zenbakira.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


