Abuztuaren 21ean, asteazkena, kaleratu berria den “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburua aurkeztuko dute bere egileek, Magdalena Mignaburu idazle argentinarrak eta Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izandakoak.
Euskal Echea Eskolaren hiriburuko egoitzan, Sarandi kaleko 735. zenbakian, arratsaldeko 7:30etan.