Maiatzaren 23an, larunbata, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak "Zeru eta lur - Cielo y tierra" kontzertua eskainiko du Burgosen, Burgosko Orfeoiaren gonbidapenari esker.
Emanaldia San Lorentzo Elizan izango da, 20:45ean, hiria musikaz eta kultur topaketa ugariz beteko duen "La Noche Blanca" edo "Gau Zuria" erreferentziazko kultur programazioaren barruan.
Marta Pilar Hernando zuzendari, eta Belén Castillo piano-jotzaile, euskal doinu tradizionalak zein garaikideak eskainiko dira, munduko hainbat kanturen hautaketa zaindu bat ere tarteko..


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


