euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Lost Letters ikuskizuna eskainiko du Lucia Lacarra Ballet konpainiak Baohe Phoenix Theatre-n

2026/11/28

Non: Hefei, Txina

Azaroaren 28an, larunbata, emanaldia eskainiko du Lucia Lacarra Ballet konpainiak Hefei Baohe Phoenix Theatre-n, Hefei-n, Anhui probintzian, Txinan egiten ari den biraren baitan.

Lucia Lacarra Ballet konpainiaren lehenengo bira da Txinan. Azaroaren 18tik abenduaren 8ra bitarteko biran, Lost Letters ikuskizunaren bost emanaldi eskainiko ditu herrialdeko lau hiritan, Etxepare Euskal Institutua lagun.

Lost Letters

Lehen Mundu Gerran Frank Bracey soldaduak Win emazteari idatzitako benetako gutun batean oinarrituta dago Lost Letters. Zer gertatuko litzateke gutun hori helmugara iritsi izan ez balitz? Matthew Goldingen koreografiak dantza, Sergéi Rakhmaninoven eta Max Richteren musika, eta Zumaian filmatutako irudiak uztartzen ditu. Matthew Goldingek eta Ekain Albitek zuzendu dute filma.

Egitaraua

  • Azaroak 20 — Beijing University, Pekin
  • Azaroak 22 — Beijing Century Theatre, Pekin
  • Azaroak 28 — Hefei Baohe Phoenix Theatre, Hefei
  • Abenduak 4 — Shenzhen Nanshan Art Center, Shenzhen
  • Abenduak 5 — Guangzhou Guangdong Art Center, Guangzhou

Lucia Lacarra Ballet

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek zuzendutako konpainia neoklasikoa 2023an sortu zen, Bilboko Arriaga Antzokian Lost Letters estreinatzearekin batera. Ordutik, ikuskizuna Italia, Alemania, Suedia eta Kazakhstango agertokietara iritsi da. Konpainiak dantzari gazteen ibilbide profesionala sustatzea ere badu helburu.



« Azaroa 2026 »
 
 
 
 
 
 
14
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia