Jordi Borràs fotokazetariaren argazkiekin osaturiko "Dies que duraran anys" liburuaren aurkezpena, Katalunian 2017ko urriaren 1eko gertakizunen inguruan.
Apirilaren 16an, astelehena, 19:00etan Centre Cívic Convent de Sant Agustí-n, sarrera libre eta doanik.
Liburuan Sergi Alcázar, Oriol Clavera, Ramón Costa, Sira Esclasans, Ramon Ferrandis, Albert Garcia, Santi Iglesias, Miriam Lázaro, Carles Palacio eta Carles Ribas argazkilarien lanak ere topatu ahal dira. Irudiekin batera hainbat idazleren testuak bildu ditu.
Jordi Borràs kazetaria bertan dela..