Gaur larunbata azaroaren 22an mintzatuko da Leire Bilbao euskal idaztea, Miamin azaroaren 16tik 23ra egingo den Miami Book Fair nazioarteko literatur azokan, Etxepare Euskal Institutua lagun duela. Bi saiotan arituko da partaide.
Batetik, 13:30etan, Dade College´s Wolfson Campuseko 3. eraikuntzn, 3315 gelan.
Lehen hitzaldiak haur literatura eta irakurzaletasuna izango ditu ardatz, ‘Con una nube de poesía — Ficción y poesía’ izenburupean. Haur eta gazte literaturan nahi adina gairi heltzeko tresna den poesiaz jardungo du aurkezpen honetan Leire Bilbaok.
Bestetik, 15:15ean, Dade College´s Wolfson Campuseko 8. eraikuntzako 8525 gelan.
Bigarren hitzaldiak ‘Desplegando el verso: novedades de poesía’ du izena eta poesia eta bertsoa aztertuko ditu, eta honako hizketalagun hauek izango ditu Leire Bilbaok aldamenean: Mercedes Moresco, María Auxiliadora Álvarez, eta Jhanayra Manzano. Euskal idazleak ‘Etxeko urak’ poesia-liburu saritua hartuko du abiapuntu, amatasunaren bizipenari, nortasunaren eraikuntzari eta desegiteari buruz hausnartzeko.
Leire Bilbaoren literatur ibilbideak haur eta gazte literaturako eta poema liburuen arloetan eragin sakona izan du. 2006tik aurrera argitaratutako lan ugari, hala nola, ‘Ezkatak’ eta ‘Amonak nobioa du, eta zer?’, euskal letretako erreferentzia bihurtu dira. 2024an ‘Klera’ album ilustratua argitaratu zuen, non musika, dantza eta ilustrazioak bat egiten duen, eta lan horregatik berriki Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala jaso du, edertasun poetiko eta diziplinartekotasunagatik. Bere testuek gatazka, gerra eta heriotzaren gaiez hitz egiten dute modu ulergarri eta sentiberan.
Miami Book Fair
Miami Book Fair bi eguneko ekitaldi gisa hasi zen 1984ko azaroan, norbanako talde txiki batek – Miami Dade Collegeko hezitzaileak, liburu saltzaile independenteak eta liburuzainak barne – Miami Book Fair International sortu zuenean. Geroztik, bere eskualdeko kultur ekitaldirik esanguratsuenetako bat bihurtu da, eta ezaguna nazioartean.
Gaur egun, MBF zortzi eguneko jaialdia da –normalean 500 autore baino gehiago, 200.000 parte-hartzaile, 200dik gora nazioko eta nazioarteko liburu erakustoki, eta literatura, kultura eta hezkuntza ekitaldien agenda sendoa biltzen dituena– eta urte osoan zehar programazio literario anitza eskaintzen duena.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


