euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Lagunen Etxearen Elkarrizketa Zikloa, Daniel Salvador CONADEPeko kide ohia gonbidatua

2024/04/19

Non: Laprida, Argentina

Apirilaren 19an, ostirala, 19:30etan, Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen "2024 Elkarrizketa Zikloa" inauguratuko da bere egoitzan  "Kemena, jarrera eta konpromiso demokratikoa" elkarrizketarekin. Gonbidatu gisa Daniel Salvador doktorea, CONADEPeko funtsezko kidea, eta elkarrizketatzaile Sebastian Aristegui kazetaria.

Daniel Salvador CONADEPeko Dokumentazioko eta Datuen Prozesamenduko idazkaria izan zen Alfonsin presidenteak sortutako batzordeak Argentinako azken diktaduran zer gertatu zen zehazteko lan egin zuen bederatzi hilabeteetan.

Ekitaldia bukatzean, etxeko tabernariek pintxoak, piperrada tortillarekin eta txorizoak sagardoarekin eskainiko dituzte, besteak beste. Sarrera doan.

Informazio gehiago hemen



« Maiatza 2024 »
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia