Korrika 24ren karietara, aste honetan zehar, "pintxo zinema" saioak antolatu dira Mexikoko Euskal Etxean Korrika Kulturalaren baitan, guztia Korrika bera prestatzeko, Mexikoko kaleetan zehar larunbaterako, martxoaren 28an.
Astearte, asteazken, ostegun eta ostiralez, "pintxo zinema" saioak 20:00etan Euskal Etxean. Ikusleei tortila pintxo bana eskainiko zaie musutruk.
Hona asteko egitaraua (ikus bannerretan):
- Asteartean, martxoaren 24an, 'Azken erromantikoak' filma (euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin)
- Asteazkenean, martxoaren 25ean, 'Faisaien irla' (gaztelaniara bikoiztua)
- Ostegunean, martxoaren 26an, 'Gaua' (euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin)
- Ostiralean, martxoaren 27an, 'Maspalomas' (euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin)
- Larunbatean, martxoaren 28an. Korrika eta ibilbidea Mexikoko Euskal Etxearen egoitzaraino, jai-giro eta festa (ikus xehetasunak beherago bannerrean)



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


