Korrika 24ren karietara, aste honetan "pintxo zinema" saioak antolatu ditu Mexikoko Euskal Etxeak Korrika Kulturalaren baitan, guztia larunbatari begira, Korrika korrituko baita martxoaren 28an.
Gaur larunbata, beraz, 13etan Korrika Camerón de Cicerón-dik aterako da (Cicerón con Moliere, Polancon) Gernikako Arbolaren kimu ondotik eta tipi-tapa Euskal Etxeraino joango.
Ondoren, Euskal Etxean herri bazkaria, festa, kantuak, musika, herri kirolak... (xehetasunak bannerrean)


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


