Valentziako Euskal Etxeak martxoaren 28an Korrikaren aldeko herri bazkarian izena ematera gonbidatzen zaitu, "gurekin metro batzuk Korrika egitera eta egun horretarako kalean eta Peu de la Creu 8ko beheko solairuan (Merkatu Zentralaren ondoan) prestatu ditugun musikaz eta jarduerez gozatzera". Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik eman beharra dago izena, bakarrik 120 lagunentzako lekua baitago. Izena eman nahi dutenek EEarekin behar dute kontaktatu eta adierazitako sarrera ordaindu. Menuak 15 € balio du helduentzat eta 8 € haurrentzat."
Korrika, herroi bazkaria, musika, kantu eta dantza, joko eta jolasak, kontzertua... festa eguna Korrika kari.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


