Martxoaren 21ean, larunbata, Berlingo Euskal Etxeak eta euskaldunek zazpigarrenez egingo dute bat Korrikarekin. Hona programa:
Moritzplatz izango du abiapuntua eta lasterraldia Milchbar-en (Audre-Lorde-Straße 76, 10997 Berlin) amaituko da.
"13:00etatik aurrera, 1,3 km-ko tartea, haurrentzat eta adinekoentzat egokia", iragartzen dute antolatzaileek.
"Ondoren, janaria eta musika izango ditugu (ikus bannerrean) – erdu gurekin ospatzera!", da luzatzen duten gonbidapena.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


