Euskal Herrian dabil berriz ere kantari Argentinako "Cuarteto Karê" ahots taldea. Iaz Donapaleu eta Mendibe (Nafarroa Beherea) bisitatu ondoren, eta azken egunetan Nafarroatik pasaturik, joan den igandea Bankan kantatu zuten, parte hartuz eguneko programan —erakusketa, omenaldia, kontzertua eta kantu-bazkaria— Argentinara emigratutako Gabriel Martiren bankarraren ohoretan. Izan ere, Argentinan pertsonaia ezagun eta errekonozitua den Martiren, pala edo paleta kirol-tresna asmatu baitzuen, izen ahantzia zen bere sorterri Bankan, eta hori konpontzen hastearren, igandekoa antolatu zuten Bankan, baliatuz Karé laukoteko buru Diego Petrelli haren hereniloba dela, omenaldian parte hartzeko prest eta hunkiturik.
Haren ondotik, astelehenean koru zuzendaritza eman zuen astelehenean Diego Petrellik, eta gaur, asteartea, irailaren 30ean, Donibane Garaziko elizan kantatuko du taldeak, 20:30ean, "Kanta Hergarai" abesbatza mistoarekin eta Iparralai Musika Eskolako haur koralarekin, Denise Olhagaray zuzendari.
Bihar asteazkena, berriz, Donostian, 19:00etan, sarrera libre eta urririk, Nautikoan. Donostiako kasuan, joateko asmoa baduzu, baieztatu mesedez zure partaidetza (+34) 943 423574 zenbakian.

Diego Petrelli, Gabriel Martiren bankarraren hereniloba, Argentinako Rosarioko Cuarteto Karé-ko burua, bira europarrean, igandean Bankan

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


