Kirmen Uribe partaide dela "Bilbao-New York-Bilbao" bere eleberria aztertuko du online San Frantziskoko BEO-Basque Educational Organization-en Irakurle Kluba den Book Club-ek.
Gogoratu BEOren ekimen hau hilabetero-edo (maiztasuna aldatzen da) biltzen dela online, beti ere euskal egileen edo Euskal Herriarekin edo euskaldunekin loturaren bat daukaten ingelesez argitaratutako obrak aztertzeko (itzulpenak edo lan originalak), gehienetan egilea ere partaide, kasu honetan bezala, New Yorken bizi den Kirmen Uribe ondarroarra bertaratuko baita.
Abenduaren 15ean, astelehena, 17:30etatik 18:30etara, Kaliforniako ordua (Euskal Herriko astearteko 02:30etatik 03:30etara).
Zoom bileran parte hartzeko, oraindik ez bazara BEOko bazkide, egin zaitez (doan da) eta parte hartzeko xehetasunak bidaliko zaizkizu. Gomendatzen dugu.
Argibideak eta bazkidetzeko bidea (kitorik) hemen. BEO, San Frantziskon oinarria duen irabazteko asmorik gabeko kultura elkarte euskaltzalea da.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


