Ostegun honetan, abuztuaren 5ean, hasiko da Kimuak saileko film laburren online zikloa, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza antolatuta, Euskadiko Zinemategiaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean da (Santiago ordua, 18:30ean Peru eta Kolonbian, 20:30ean Argentinan). Edukiera mugatua da eta izena eman behar da. Izena emateko, hemen.