Urriaren 21ean, asteartea, 15:30ean, euskaraz kantatu eta errezitatzea: "Entzun, Madril ere euskaldun!".
Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Filologia Fakultateko Gradu Aretoan.
Hizkuntzen eta Itzulpenaren Eguna 2025 ospatzeko ekitaldia da, UCMko Euskal Ikasketa sailak antolatua, aurten arabiera hizkuntza gonbidatu legez (Hicham Amraoui-ren olerki bat bere jatorriko arabieran eta euskal itzulpenean irakurriko dira).
Euskara I eta Euskara III irakasgaietako hainbat ikaslek poemak errezitatu dituzte, bai beraienak (euskarara itzuliak), bai euskal literaturakoak (Leire Bilbao, Gabriel Aresti eta Miren Agur Meaberenak), bai Erdialdeko Europakoak (Miroslav Holub). Halaber, zenbait euskal kantu eder abestuko dituzte.