euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Juan de Garay Fundazioak deitu bilera, Nafarroako erakarpenak hizpide, eta EHrako bidaia

2025/07/10

Non: Buenos Aires, Argentina

Ostegunean, uztailaren 10ean, 18:30ean erakundearen egoitzan, Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bilera ireki batera deitzen du, "Nafarroako erakargarri turistikoak" gaiaren inguruan. Nafarroako erakargarri nagusiak aurkeztuko dira, Fundazioak urriaren 5erako proposatzen duen turismo-bidaia kulturalarekin bat eginez.

20:00etan, koktel-agurra.

(Kontuan izan Fundazioak data asteartetik ostegunera aldatu duela)

EUSKAL HERRIRAKO BIDAIA ETA ERAKARGARRI TURISTIKOAK

Fundazioaren oharra: Fundazioarekin EHra biadaizteko txartela lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizugu, antolatzaileok ere hegazkin tiketak eta ostatua lehenbailehen erreserbatu ahal izan ditzaten. Logela bikoitzean oinarritutako prezio osoa 6.500 USD, pertsonako, eta batentzako logelan 1.450 USD  gehiago. 2.500 dolarreko erreserba-kuota eta bi 2.000 dolarreko kuota ordaindu behar dira uztailaren 23an eta abuztuaren 23an. Irteera urriaren 5ean egingo da, itzulera urriaren 20an.

Gozatu in situ erakargarri turistikoez. Aukera bikaina da, Argentinako moneta oso indartsua baitago euroaren aldean. Hona hemen Nafarroako prezioen adibide bat: kafesne batek 1,2 eta 2,3 euro artean balio du; Buenos Airesko 4 edo 5 euroekin alderatuta.



« Uztaila 2025 »
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia