euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Josu Legarretak "Gernika en Argentina" bere liburua aurkeztuko du Gure Etxea EEan

2026/10/16

Non: Tandil, Argentina

Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan, Josu Legarretak, Alberto Irigoyenekin batera atera berria duen "Gernika en Argentina" liburua aurkeztuko du Tandilgo Gure Etxea EEan.

"Ostiral honetan, ohorea dugu Euskal Etxean Josu Legarreta Bilbao gure lagun eta kolaboratzaile handia hartzeaz. Euskal Etxe batzuetan barrena egiten ari den biraren baitan dator bisitan, Alberto Irigoyen Artetxerekin batera idatzi duen *Gernika en Argentina: expandiendo el fruto* ("Gernika Argentinan: fruitua zabaltzen") liburua aurkeztera; lan horrek gure herrialdean Gernikako Arbolaren kimuek izan duten historia jasotzen du".

"Gure hirian egingo duen aurkezpenak garrantzi berezia du; izan ere, Gure Etxeak urteak daramatza "Lekatua eta Ondarea - Zuhaitz Ondoan" proiektua bultzatzen, honen helburua baita kimu horiek herrialdeko hainbat Euskal Etxetan banatzea eta landatzea sustatzea. Ilusioz eta gogotsu espero dugu haren bisita, eta gure bazkide zein lagun guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldian parte hartzera".

Artikulua liburuaz.



« Urria 2026 »
 
 
 
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia