euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Joseba Tapiak kontzertua eskaniko du Bartzelonako EH Sona musika jaialdiaren barruan

2010/11/06

Non: Bartzelona, Katalunia

Joseba Tapiak (Lasarte, 1964) pentagramaren zurruntasuna ezin eramanik, umetan soinu handia utzi eta txikia hartu zuen. Hamazazpi urterekin azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Donostiako Igeldon. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an. Hogeita zazpi urte daramatza Leturia pandero-jolearekin bikote gisa, Tapia eta Leturia taldean. Ibilbide honetan bederatzi disko kaleratu dituzte (eta askoz ere gehiago Tapiak formatu batekin edo besterekin). 1998an ekin zion bakarkako kantagintzari. Eta tira eta tunba laneko abestiek gerra bat dute ardatz. Lan honek biltzen dituen hogeita bi kantuak garai historiko jakin batean mamitu ziren, eta garai hartan hartzen dute arnasa: gerra aurreko giroa, bi bandoen osatzea, foruak, erlijioa, errepublika, monarkia eta enparauak.

Kontzertua CAT-en izango da gaueko 22:00etan. Sarrerak 5 euro balio du (bazkideak 2,5).

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia