euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jeanne (Nalda) Micheo urepeldarra omenduko dute gaur Carson Valleyko Kultura Etxean

2026/03/28

Non: Gardnerville, Nevada, AEB

Jeanne (Nalda) Micheo urepeldarra omenduko dute martxoaren 28an, larunbata, Carson Valleyko Kultura Etxean. Berarekin batera bertako historian adierazgarriak izan diren beste hiru emakume ere omenduko dituzte, Douglas County Historical Society-ren "Emakumeak Historian Gogoratzen Proiektuak" proiektuaren barruan.

Ateak 13etan irekiko dira eta ekitaldia 14:00etan hasiko da. Lau izendatuen historiak partekatuko dira, eta mokadu bat zerbitzatuko da, doaniko hitzordu honetan, 

Antolatzaileek Jeanne (Nalda) Micheoren biografia banarmendu dute: 1901eko urriaren 17an Urepelen jaioa, Euskal Herrian hazi zen eta 17 urte zituela, bakarrik bidaiatu zuen Amerikako Mendebaldera aukera bila. Jose "Joe" Micheo etorkin eta alargunarekin ezkondu zen eta bere alaba Agnes hazten lagundu zion, eta elkarrekin beste lau seme-alaba izan zituzten: Alice, Mary, Joe eta Louis. 1947an aukera bat baliatu zuten Gardnervillen, eta bertan geroago hotel bat erosi zuten, eraberritu eta Pyrenees deitu zioten. Bere gidaritzapean, komunitateko bilgune maiteenetako bat bihurtu zen. Ostalaritzan, herritarren parte-hartzean eta familiarekiko, fedearekiko eta kulturaren zaintzan egindako lanaren bidez, eragin iraunkorra izan zuen komunitatean.

Artikulu bat omenaldiaz bertako prentsan

Ohore Jeanne (Nalda) Micheori eta Ameriketako euskal emakumeei!



« Martxoa 2026 »
 
 
 
 
 
 
29
30
31
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia