euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Jaialdi 2024aren bezperan, Lehendakari Ohien Galeria irauguratuko dute Euskal Etxean

2024/02/16

Non: Mar del Plata, Argentina

Asteburu honetan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean egingo diren Jaialdi 2024ko (Sagardo Eguna tarteko) ekitaldien barruan, gaur ostirala, otsailaren 16an,  Lehendakari ohien galeria inauguratuko da Euskal Etxearen egoitzako beheko solairuan.

20:00etan inauguratuko dute "Gure Lehendakariak" izeneko argazki galería. Hamabost lehendakari ohien irudiak, lehenengotik, Domingo Lerchundi (1943 - 1945), azkenaurrekoraino, Asier Iriberri Plazaola (2016 – 2022), alegia, egun lehendakari den Gustavo Elichiribehetyren aurreko guztiak bertan geratuko dira ikusgai Euskal Etxeko sarreran. "Ekitaldira zenbait lehendakari ohi bilduko dira partaide, baita oraindik euren legatuarekin laguntzen gaituzten zendutako lehendakarien familiak ere", adierazi dio EuskalKultura.eus-i egungo lehendakari Gustavo Elichiribehetyk.

Hona asteburu osoari buruzko artikulua.



« Maiatza 2024 »
 
 
21
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia