Ostiral hau, uztailaren 30ean, Iñaki Echeverria arkitekto eta ilustratzaile argentinarraren "Itzuleraren kronikak" erakusketa ikusteko azken eguna da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzan. Erakusketa Alfonsina Leranoz historialariaren hitzaurreak eta Sabrina Otegui Buenos Airesko Unibertsitateko irakaslearen euskarazko testuek osatzen dute etaTalka Galeriak eta Juan Celaya Letamendi Fundazioak babestua da.