Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea - Eusketxetik pasa digute abisua esanez hitzaldi birtuala emango duela abenduaren 17an, asteazkena, Iñigo Segurola lorazain, paisajista eta komunikadore donostiarrak, Buenos Airesko Unibertsitateko Nekazaritza UBA-FADU antolatzaile (Tecnicatura Universitaria en Jardinería y Licenciatura en Planificación y Diseño del Paisaje, de la Facultad de Agronomía de la Universidad de Buenos Aires (UBA-Agronomía.UBA-FADU)).
15etan izango da, Buenos Airesko 15etan, Euskal Herriko 19etan.
Iñigo Segurola "LUR GARDEN" proiektuko arduraduna da Oiartzunen, Gipuzkoan, Euskal Herrian.
Jarduera doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Hemen egin dezakezu.
Hitzaldia Youtubeko kanale honetatik jarrai dezakezu.

Iñigo Segurola lorazain, paisajista eta TV hedatzaile donostiarra (argazkia Arnaitz Rubio, Deia)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


