[BERTAN BEHERA. Eguneratua 2013-02-08: Oso eguraldi txarra eta New Yorkera 'Nemo' ekaitz bortitza iritsiko dela iragarri denez, agintari publikoen gomendioei jarraituz, Eusko Etxeak ekimen hau bertan behera uztea erabaki du, kontuz ibiltzea eta agintarien esanei erreparatzea iradokiz bere bazkide eta lagunei]
Datorren larunbatean, otsailak 9, New Yorkeko Euzko Etxeak antolatuko duen Inauteri festa egingo du. Jaia arratsaldeko 5etan hasiko da eta gaueko 11ak arte luzatuko da. Guzti-guztiak mozorrotuta joateko deia egin du.
Haurrentzat eskulan tailerra antolatuko dute (mozorroak, pultserak, marrazkiak eta abar egiteko), jolasak ere izango ditugu (aulki-jokoa, sokatira, pinata...) eta 20:00ak inguruan, haurrek egindako mozorroekin lehiaketa antolatuko dute (mozorrorik originalena, beldurgarriena eta politena aukeratuko ditugu).
Jana eta edaria salmentan eskainiko dituzte. Egin erreserba Itziar Albisuri otsailaren 8a baino lehen: mitzalg@gmail.com helbidean edo 201.214.9649 telefono zenbakian.