Urriaren 3 eta 4an, larunbat eta igandea, II. 'Zaporeen Lurra' Jaialdia Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxearen instalazioetan, sukaldaritza zuzenean, ekoizleak, ekileak eta plater aukera zabala
Honela jasotzen du La Nación egunkariak:
Macachínek berriro ere lehentasuna emango die tokiko gastronomiari eta ekoizpenari "Tierra de Sabores" (Zaporeen Lurra) ekimenaren bigarren edizioarekin; ekitaldia urriaren 3an eta 4an izango da, La Pampako Macachíngo Euskal Etxean. Bi eguneko hitzorduan, zuzeneko sukaldaritza-erakustaldiak, tokiko ekintzaile eta ekoizleak zein plater-aukera zabala izango dira protagonista.
Gonbidatu nagusien artean Ximena Sáenz, Juan Manuel Herrera eta Mirta Carabajal sukaldariak egongo dira. Eurekin batera, sukaldaritza-tradizio desberdinak ordezkatzen dituzten tokiko erreferenteak: Gastón Schiel (espainiar sukaldaritza), Rosa Egoburo (euskal sukaldaritza), Silvia Crochetti (italiar sukaldaritza) eta Marcio Frank (egiazko sukaldaritza).


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


