euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Igande honetako online meza Seatlle-ko Euskal Festa gogoan emango du Kaliforniatik aita Anttonek

2020/08/23

Non: Merced, AEB

Asteburu honetan, Estatu Batuetako euskal egutegian Seattle-ko (Washington) euskal piknik festaren txanda zen, aurtengoan, COVID-19 tarteko, bertan behera utzia izan bada ere.

Hala ere, igandero bezala. aita Antton Egigurenek euskal meza emango du zuzenean, Facebookez, Seattle-ko Euskal Etxea eta komunitatea gogoan, eta oro har Estatu Batuetako euskal komunitatean gertatutako heriotzak, gaixoak eta beharrean direnak gogoan, astero bezala Merced, Kaliforniatik.

AEBetako euskal omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, igandean, Kalifornia-Washingtonen goizeko 8:15ak direnean eta Euskal Herrian 17:15ak) emango du meza, eta ohi bezala AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu.

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona ostiralekoa, abuztuaren 20koa.

-Artzai Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« Maiatza 2024 »
 
 
21
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia