euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Igande honetako online meza Santa Rosa eta Marin-Sonomako Euskal Festak gogoan emango du Kaliforniatik aita Anttonek

2020/09/13

Non: Merced, AEB

Joan den igandeko mezako irudia
Joan den igandeko mezako irudia

Asteburu honetan, Estatu Batuetako euskal egutegian Santa Rosa (Nevada) eta Marin-Sonomako (Kalifornia) euskal etxeen piknik festen txanda zen, aurtengoan, COVID-19 tarteko era presentzialean bertan behera utzi behar izan badira ere.

Datorren igandean ere, Igandero bezala. aita Antton Egigurenek euskal meza emango du zuzenean, Facebookez, bi leku hauetako euskal etxe eta komunitateak gogoan, eta oro har Estatu Batuetako euskal komunitatean gertatutako heriotzak, gaixoak eta beharrean direnak gogoan, ohi duen bezala Merced, Kaliforniatik.

AEBetako euskal omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak Kalifornia eta Nevadan goizeko 8:15ak direnean (eta Euskal Herrian 17:15ak) emango du meza, eta AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Meza grabatuko dute eta Facebook kontu horretan geratuko da, nahi duenak geroago ere segitu ahal izan dezan.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu.

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona ostiralekoa, irailaren 11koa.

-Artzai Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« Maiatza 2024 »
 
 
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia