Apirilaren 6an, ostirala, Haize Hegoa Euskal Etxearen urteko kultur zikloko martxoko hitzaldia (Aste Santuaren karietara astebete atzeratua) iragarri du Haize Hegoa Euskal Etxeak "Euskal Emakumea" izenburupean, Maite Bengoak emana.
Ondoren Emakunderen "Begiradak eraldatzen" erakusketa estreinatuko da, FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa antolatzaile.Emakumearen Euskal Institutuaren gizon-emakumearen parekotasunari buruzko 27 urteko sentsibilizazio kanpainak biltzen ditu.
Hitzordua, 9:00etan, Club Banco República-n (Juan Benito Blanco 1289, bidegurutze Buxareorekin).
Zintzur-bustitze bat egingo da ondotik.