Tres Arroyos-ko 46. Gizataldeen Jaia urriaren 11 eta 12an egingo da El Fanal-en, gastronomia tipikoa, dantza tradizionalak, sukaldaritza bertan egina eta zuzeneko musika emanaldiekin.Familia osoarendako proposamenak eta gune bat haurrentzat. Larunbatean 20etatik aurrera eta igandean 11etatik.
Urtero bezala partaide izango da bertako Hiru Erreka Euskal Etxea bere txistorra famatuarekin, odolkia, pintxoak, tortillak eta euskal bizkotxarekin. Partaide izango dira baita ere EEko haurren eta gazteen dantza taldeak.