San Frantziskoko euskal komunitateak baditu proposamen interesgarriak inguru naturala bisitatu eta ezagutzeko, oinez edo bizikletan. Horietarik da "Mendigoizale Hike" izenekoa: jende talde bat tarteka biltzen da leku, paraje edo paisaia horietan barneratu eta txangoak egiteko.
Izan ere, ekainaren 7an, larunbata, hala eginen dute, baina hirian barnako ibilbide bat proposaturik. Goizeko 8etan hasi eta, kasu huntan, euskaldunentzat adierazgarriak diren bazterrak bisitatuko dituzte, hiri huntako euskaldunen historiako parte izan direnak, lau bat oren, eguerdia arte, Marie (Laxague) Rosecrans-en eskutik.
Hori larunbatean, ez baita ahantzi behar igandean SFBC edo San Frantziskoko Euskal Etxearen piknik eguna dela, aurten bigarrenez Penngrove Park-en, hiritik iparraldera, euskal meza, klika, korala, dantzariak, haur jokoak, ardiki bazkaria eta ohiko giro ederrarekin.