euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hiriko Denak Bat Euskal Etxeak Jaialdi 2024 ospatuko du eta Sagardoaren Eguna

2024/02/17

Non: Mar del Plata, Argentina

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Jaialdi 2024ko (Sagardo Eguna ere programako parte) antolatu du bere egoitzan. 

21:30etan hasiko da larunbatean Jaialdia. Gauerdia baino minutu batzuk lehenago, Andoni Iriberri Plazaolak eta Nerea Balzola Aguilerak zuzendutako “Beti Alai” dantza taldearen emanaldia, bertako Aitor Hormaechea, Juan Manuel Iriart eta Nerea Balzola Aguileraren zuzeneko musikarekin.

Euskararen presentzia nabaria ere agindu dute eta, nola ez, eskaintza gastronomiko ederra: pintxoak, txistorra, paella, hanburgesak, hainbat edari eta, oraingo honetan, Txapela sagardo naturala, "benetako euskal sagardoaren errezeta eta teknikaren arabera egindakoa, Patagoniako sagarrekin, gasifikatu gabe eta kontserbatzailerik gabe". Txapelaren ekoizle diren Xabier Agirrek eta Milena Aramburuk gonbitea luzatu dute 21:30etatik 22:30etara, sagardoa doan eta txotxean, zuzenean kupeletik, edatera.

Sarrerak 1.000 pesotan eros daitezke otsailaren 16ko 21ak arte, Beti Alai taldeko dantzarien bidez edo Instagram bidez betialaimdp helbidean. Ekitaldiaren egunean bertan Euskal Etxeko (Moreno 3440) atean erosiz gero, 2.000 pesoko prezioa izango dute. Ingurumena zaintzeko konpromisoa hartuta, Denak Batek bat egin du plastikozko ontzi baztergarrien erabilera murriztearen alde. Karia horretara, jendea animatzen dute euren edalontzi euskal motibodun berrerabilgarriak eramatera edariak kargatzeko.

Hona asteburu osoari buruzko artikulua.



« Maiatza 2024 »
 
 
21
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia