Hilero lehenengo ostiralean antolatzen duen "First Friday Dinner" afaria antolatu du Gooding Basque Association euskal etxeak bere egoitzan, publiko orori zabalik.
Gaur ekainaren 5ean, ostirala, hau da menua: "Arkume txuletak, arkume-gisatua, oilaskoa euskal erara, euskal arroza, salda, entsalada euskal saltsarekin, euskal ogia eta postre goxo ugari.".
Prezioa, helduek $22; 62 urte eta goragokoek $20; eta 12 urte eta beheragokoek $10. Ez da erreserbatu behar.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


